XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Auskalo nola ibili ote den lotsagaldu hori munduan barrena
- Likiskeria baizik ez dagoen bazterretan.
- Zoko zikinenetan.
Orduan bai gogoratu zela bere amak senargaia lortzeko zekizkien sorginkeriez, baina jakin ez nola egiten ziren.
Berandu iritsi zitzaion damua, eta besterik ezean mutilzaharretan mutilzaharrena hartu zuen senartzat, emakume galdu harekin ez ezkontzeko esango zion ama, arreba edo izebarik ez zuen Benantxio, Benantxio Sudurmotza herrikoek deitzen zutenez.
Ezkontza honetatik jaio zen gure Bittori, amak
Eta Joxepiñek jaiotzean bere aita frantziar haren edertasun guztia bereganatu bazuen, Bittori gaixoak aita Benantxioren itsustasun guztia.
Itsustasun guztia eta batez ere sudurra.
Sudurmotza deitzen zioten Benantxiori eta halaxe deituko zioten bere alabari ere.
Baina ez pentsa benetan sudur txikia zutenik; aitzitik, piper morroa bezain handi eta gorri zuten batak zein besteak, eta hortik zetorkien txantxetako izena.